Udazkeneko kontzertua eskainiko du Udal Musika Bandak igandean

Julene Frantzesena

Udal Musika Banda Sanagustinen eskainitako kontzertu batean. (Kulturaz kooperatiba)

Soreasu antzokian eskainiko du kontzertua bandako musikariek, 12:30ean hasita, Unai Frantsesenaren gidaritzapean.

Udal Musika Bandak udazkeneko kontzertua eskainiko du datorren igandean, Soreasu antzokian. 12:30ean hasita, hainbat doinu eskainiko dituzte musikariek, Unai Frantsesenaren gidaritzapean. 

Honako errepertorio hau eskainiko du Udal Musika Bandak:

  • Clover Ground (Kosuke Kashima)
  • Jostailuen lurraldea (Ferrer Ferran)
    • Txontxongilo eta panpinak
    • Panpinen etxola
    • Tren txikia
    • Berunezko soldadutxoa
  • Intermezzo (Hiroshi Hoshina)
  • Paisaje esperanza (Ruben D. Gomez)
  • Ska-ing Jamaica (Jef Penders)
  • Roxette (Moldaketak: Wolfgang Wössner)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide