Organo Erromantikoaren Zikloko Azpeitiko azken hitzordua, bihar

Julene Frantzesena

Loiolako Santutegia. 

Andrea Strassberger oboe jotzaileak eta Maria Magyarova Plsekova organistak eskainiko dute kontzertua Loiolako basilikan. Datozen egunetan izango dira zikloaren barruko emanaldiak Azkoitian eta Bergaran.

Bihar, ostiralarekin, izango da Organo Erromantikoaren 27. Zikloaren aurtengo edizioko Azpeitiko azken hitzordua. Andrea Strassberger oboe jotzaileak eta Maria Magyarova Plsekova organistak eskainiko dute kontzertua, 19:30ean hasita, Loiolako basilikan. 

Azpeitiko hirugarren eta azken hitzordua izango da biharkoa, baina datozen egunetan izango dira zikloaren barruko beste kontzertu batzuk. Izan ere, etzi Azkoitian eta igandean Bergaran emanaldi bana izango dira: Erwan Leprado organistak eskainiko du Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundearen parrokian (20:00); eta Jacob Benda organistak Bergarako San Pedro elizan (18:30). Azkoitian bukatuko da zikloa hilaren 24an, organo ikasleen kontzertuarekin.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide