Ezohiko udalbatzarra egingo dute bihar, osteguna, Azpeitiko udaletxean. 19:30ean hasiko dute bilkura udal hautetsiek, eta udal tasak eta zergak izango dituzte eztabaidagai batzarrean. Hain zuzen ere, 2027ko udal zerga agintarauaren aldaketa onartzea eta Azpeitiko egonaldi turistikoen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala dira bilkuran lantzeko gaiak.