Agirre auzoko plazako lurzorua berritzen hasi da udala

Nerea Uranga

Agirre auzoko, Garmendi auzoko eta Artzubia etorbideko etxebitzen arteko plazaren lurzorua berritzeko lanetan makina bat. (Azpeitiko Udala)

Agirre auzoko, Garmendi auzoko eta Artzubia etorbideko etxeen artean dagoen plazako lurzorua berritzeko lanak hasi ditu udalak, eremuaren baldintzak eta segurtasuna hobetzeko.

Agirre auzoko, Garmendi auzoko eta Artzubia etorbideko etxebizitzen artean dagoen plazako lurzorua berritzeko lanak hasi ditu Azpeitiko Udalak, eremuaren erabilera baldintzak hobetzeko eta espazioaren segurtasuna sendotzeko. Udalak zehaztu du, plaza horretan arriskua eragiten duten zuloak konponduko dituztela, oinezkoen joan-etorrietan sor daitezkeen arriskuak murrizteko.

Plazaren lurzoruaren egoera hobetzeko lanak Art Eraikuntzak enpresak egingo ditu, 48.100 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide