Gaztetxoentzako mendi irteera antolatu du Lagun Onak mendi bazkunak hilaren 25erako

Andoni Elduaien

Lagun Onak mendi bazkunakoak, irteera batean. (Lagun Onak MB)

Domusa Teknik lantegiaren inguruko txokoak ezagutzeko irteera egingo dute umeentzat. Urriaren 22ra bitartean eman ahalko da izena. Lagun Onakek umeentzako antolatuta duen urteko azken irteera izango da hilaren 25ekoa.

Lagun Onak mendi bazkunak eta Domusa Teknikek antolatuta, gaztetxoentzako urteko azken mendi irteera egingo dute urriaren 25ean, igandez. Domusa Teknik lantegiak 50 urte betetzen dituela eta, urteurren ospakizunaren barruan egingo dute irteera lantegi horren inguruko txokoetan. Antolatzaileek ez dute zehaztu ibilbidea, baina bidean zehar "mendi bide, baso eta paisaia zoragarriak" izango direla aurreratu dute.

Irteeran parte hartzeko doan eman beharko da izena, honako lotura honetan. Urriaren 22a, osteguna, izango da izena emateko azken eguna. Irteera egunean, berriz, anbulatorioaren paretik abiatuko dira parte hartzaileak 09:00etan, eta 15:00 aldera itzuliko dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide