Urola Erdiko Itaiak deituta, mobilizazioa egingo dute gaur arratsaldean, zapatua, Azpeitian. Emakumeen antolakunde sozialistak protestara deitu du, bortxatu zutela salatu zuen Baionako 19 urteko emakume batek bere buruaz beste egin duela eta. Irailekoa da gertakaria, baina atzo jakinarazi zuten berria, Baionako Auzitegian ustezko erasotzailea auzipetu eta gero. Antolakunde sozialistak 19:00etarako egin du deialdia, herriko plazan.