Organo Erromantikoaren 27. Zikloa amaitu da, Azpeitiko emanaldiei dagokionez. Atzo, ostirala, izan zen aurtengo edizioko Azpeitiko azken hitzordua, Loiolako basilikan. Andrea Strassberger oboe jotzaileak eta Maria Magyarova Plsekova organistak eskaini zuten kontzertua, 19:30ean hasita. Organo zale ugari bildu zen basilikan, musika jaialdi horren zikloko azken emanaldia entzuteko.
Emanaldian, zortzi konpositore ezagunen piezak eta moldaketak jo zituen bikoteak. Strassbergerrek eta Plsekovak Alexandre Guilmanten March Op. 46, Nr. 5 lana eskaini zuten; Gabriel Faureren Vocalise Etude eta Pavane Op. 50; Josef Rheinbergerren Andante pastorale eta Sonate D minor Nr. 11, Op. 148; Tomaso Albinoniren Concerto D minor Op. 9/2; Gottfried August Homiliusen Schmucke dich, o liebe Seele; Josef Haydnen Concerto C Major; Sigfrid Karg-Elerten Nun danket alle Gott; eta azkenik, Joseph Noyonen I. Allegretto con moto eta III. Gai.
