Irrintzi tailerra egin dute gaur, larunbata, Azpeitiko Emakumeen Txokoan. 11:00etatik 12:30era artean hainbat emakume elkartu dira han, eta Iaiaia irrintzi elkarteak gidatuta, irrintziak botatzen aritu dira, giro ederrean. Komunitatean irrintziaren jakintzan eta esperimentazioan sakontzeko tailerra izan da, eta Emakumeen Txokoak eta Bustintzuriko Errebaleko festa batzordeak prestatu dute elkarlanean.