Euripean egin dute Domusa Teknik 40 MLKek emakumeentzako antolatutako lehen entrenamendua

Ihintza Elustondo

Oihana Azkorbebeitiak gidatuta, Izarraitzen magalean osatu dute ibilbidea, eta eguraldi euritsua eginagatik, hainbat emakume animatu dira korrika egitera. Ibilbidea amaitzean, hamaiketakoa eta zozketak izan dira. 

Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketaren antolatzaileek sustatuta, gaur egin dute emakumeei zuzendutako lehen entrenamendu saioa. Oihana Azkorbebeitiak gidatuta, Izarraitzen magalean osatu dute ibilbidea, eta eguraldi euritsua eginagatik, hainbat emakume animatu dira korrika egitera. Ibilbidea amaitzean, hamaiketakoa egin dute, eta hiru zozketa ere gauzatu dituzte parte hartzaileen artean: Joma etxeko bi haizetarako eta Larrañaga hotelean otordua. Hala nahi zuenak Garagardo Azokan bazkaltzeko aukera izan du, gainera. 

Lagun Onak mendi bazkunak antolatzen ditu Domusa Teknik 40 MLK eta 15 MLK lasterketak, Domusa Teknik babesle ofizialaren laguntzarekin. Aurten, guztira, lau irteera izango dira, eta berrikuntza moduan, irteera horietako bat gauez egingo dute. Irteerez gain, zoru pelbikoari buruzko hitzaldia eta saio praktikoa ere izango da. 

Hona hemen saio horien gaineko informazioa: azaroaren 14an, zoru pelbikoari buruzko hitzaldia eta saio praktikoa izango dira, Lele Mujika zoru pelbikoan aditua den fisioterapeutaren gidaritzapean; abenduaren 12an, gaueko irteera egingo dute Naroa Uria eta Eneritz Aramendi korrikalari azpeitiarrekin; urtarrilaren 16an, Joma trail taldeak zuzenduko du irteera, eta otsailaren 6an, Maider Unanuek eta Irati Ortiz de Andak.

(Argazkiak: Domusa Teknik 40 MLK)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide