Gaztetxoentzako Irakurleen Txokoa, hilean behin, udal liburutegian

Andoni Elduaien

Enparan dorretxean dago udal liburutegia. (Julene Frantzesena)

Hilabetean behin, asteazken batez, eskainiko dituzte LH 3, LH 4 eta LH 5 mailetako gaztetxoei zuzendutako irakurketa saioak. Etzitik hilaren 29ra bitartean eman beharko da horretarako izena.

Beste ikasturte batez, LH 3, LH 4 eta LH 5 mailetako gaztetxoentzako Irakurleen Txokoa zabalduko dute udal liburutegian. Hilabetean behin, asteazken batez, haurrek liburutegian elkartu eta liburuak irakurtzeko nahiz irakurritakoan inguruan hausnartzeko, hitz egiteko eta sormen zein jolas dinamikaren bat egiteko aukera izango dute.

Nolanahi ere, saio horietan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Astelehentik hilaren 29ra bitartean eman beharko da izena, udal liburutegian bertan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide