Udazken doinuekin girotu du Udal Musika Bandak Soreasu

Andoni Elduaien

Unai Frantzesena zuzendariak gidatuta, sei abesti eskaini ditu Azpeitiko Udal Musika Bandak, Soreasu antzokian. Udazkenari ongietorria emateko emanaldia izan da gaurkoa. 

Azpeitiko Udal Musika Bandak udazkeneko kontzertua eskaini du gaur, igande, Soreasu antzokian. 12:30ean hasi da bandaren emanaldia, eta askotariko doinuak eskaini dituzte Unai Frantzesena zuzendariak gidatuta, antzokian bildu diren herritarren aurrean. 

Guztira, sei abesti eskaini dituzte: Colver ground (Kosuke Kashima), Intermezzo (Hiroshi Hoshina), Paisaje esperanza (Ruben D. Gomez), Ska-ing Jamaica (Jef Penders) eta Roxette (Roxette, Wolfgang Wosnerrek moldatuta). Horiek guztiekin batera, Jostailuen lurraldea deituriko kanta sorta ere eskaini du Azpeitiko Udal Musika Bandak, hala nola Txotxongilo eta panpinak, Panpinen etxetxoa, Tren txikia eta Berunezko soldadutxoa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide