Esklabak Zentro Sozialistaren VIII. urtemuga ospatuko dute larunbatean

Nerea Uranga

Esklabak Zentro Sozialistaren VII. urtemugan dozenaka pertsona, iaz. (Esklabak Zentro Sozialista)

Zortzigarren urtemuga ospatzeko egun guztiko egitaraua prestatu dute larubaterako, urriaren 24rako. Entrenamendu irekia, paella txapelketa, bazkaria, herri kirol txapelketa, parrillada eta kontzertuak izango dira, besteak beste. "Elkartzeko, solasteko eta ospatzeko eguna" izatea nahi dutela adierazi dute Zentro Sozialistako kideek.

Esklabak Zentro Sozialistaren zortzigarren urtemuga ospatzeko egun guztirako egitaraua prestatu dute larunbaterako, urriaren 24ako. Kirol, kultur nahiz paella txapelketa prestatu dituzte, besteak beste. Zentro Sozialistako kideek adierazi dute "elkartzeko, solasteko eta ospatzeko eguna" izatea nahi dutela zapatukoa. "Ehunka pertsona gara, era batera edo bestera, eraikinari eta bertako jardunari asterokoan hauspoa ematen diogunak. Beraz, izan dadila zortzigarren urtemugaren ospakizun egun hau guztion lana eskertzeko eta indarrak hartzeko momentua", adierazi dute. Interesa duten guztiak antolatu dituzten ekintzetan parte hartzera animatu dituzte.

Egitaraua

Urriak 24, larunbata

  • 10:00. Entrenamendu irekia, Esklabetako kiroldegian. Entrenamendu irekia izango da, eta ez dago aurretik izena eman beharrik.
  • 12:00. Paella txapelketa.
  • Bitartean, DJa.
  • 14:00. Bazkaria. Txartelak Haginpe tabernan eros daitezke urriaren 22ra bitartean. Langabeek 5 euro eta landunek 10 euro ordaindu beharko dituzte. 
  • 17:00. Herriarteko herri kirol txapelketa. Azpeitia, Azkoitia, Errezil eta Zestoako taldeak elkarren aurka leihatuko dira.
  • 18:00. Kirol ikuskizuna.
  • 20:00. Parrillada.
  • 21:00. Kontzertuak: Ele eta Gzkl x Lurrikara x 3re.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide