'Naza' dokumentala emango dute igandean eta astelehenean Soreasun

Nerea Uranga

Naza dokumentala.

Helduentzako zinema emanaldiak izango dira asteburuan Soreasu antzokian, igandean 19:30ean eta astelehenean 21:00etan. Israelgo tropek palestinar zibilen kontra nahita eta masan egindako hilketen atzeko mekanismoak azaltzen dituen Naza dokumentala emango dute.

Asteburuko Soreasuko zinema emanaldietan Naza dokumentala ikusteko aukera izango da igandean eta astelehenean. Igandean, 19:30ean hasiko da ikus-entzunezkoaren emanaldia, eta astelehenean, 21:00etan. Sarrerak aldez aurretik eros daitezke Kulturaz.eus webgunearen bidez.

Yuval Abraham eta Rachel Szor zinemagileek zuzendu dute Naza dokumentala. Ikus-entzunezkoan Israelgo armadako kideen testigantzak bildu dituzte, eta Gazako palestinar zibilen erasoen atzean zer dagoen erakutsiko dute. Tel Aviveko teilatuetan, gauez eta isilpean, izandako topaketa batzuk bildu dituzte. Denera, 24 militar eta ofizialen lekukotzak bildu dituzte, genozidioaren ezaugarriak kontatuz eta bonbardaketak planifikatzeko adimen artifiziala nola erabili duten kontatuz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide