Ezohiko udalbatzarra egingo dute ostegunean, etxebizitza tasatuen kalifikazioa hizpide hartuta

Nerea Uranga

Udalbatzar aretoa. (Azpeitiko Udala)

Urriaren 6ko udalbatzarraren akta onartzeaz gainera, Santutxon eta Done Jakuen nahiz Erdikalean sustatutako etxebizitzen behin-behineko kalifikazioaz ariko dira osteguneko udal bilkuran.

Azpeitiko udal hautetsiek ezohiko udalbatzarra egingo dute ostegunean, urriaren 22an, 19:00etan hasita. Gai zerrenda motza izango dute udalbatzako ordezkariek. Batetik, joan den urriaren 6ko udal bilkuraren akta onartuko dute. Eta bestetik, udal etxebizitza tasatuen kalifikazioa izango dute hizpide; hain zuzen ere, 4.1 Santutxo eta 1.2 Done Jakue azpieremuetako jarduketa integratuaren egikaritze unitatean eta Erdikale 13 zenbakian sustatutako etxebizitzei eta haien eranskinei udal etxebizitza tasatuen behin-behineko kalifikazioaz ariko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide