Greba orokorra prestatzeko asanblada deitu du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Ane Olaizola

Sanjuandegiko hainbat etxebizitza. (Maialen Etxaniz)

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "espekulatzaileen desjabetzea, espekulazioaren debekua eta etxebizitza langileriaren beharren arabera antolatzea" defendatuko du azaroaren 11n. Herritarrak mobilizatzeko asmoz, asanblada egingo dute ostiralean, Azoka Plazan. 

Etxebizitza eskubidearen alde azaroaren 11rako deituta dagoen greba orokorraren atarian, Etxebizitza Sindikatu Sozialistak asanbladak prestatu ditu Euskal Herriko 80 herritan zein auzotan, eta horien artean, Azpeitian egingo dute. Ostiralean elkartuko dira, 18:00etan, Azoka Plazako aretoan. 

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "espekulatzaileen desjabetzea, espekulazioaren debekua eta etxebizitza langileriaren beharren arabera antolatzea" defendatuko du datorren azaroaren 11n, eta horien atariko asanbladen bidez herritarrak mobilizatu nahi ditu; era berean, antolakuntza sustatu eta greba eguna antolatuko dute, gero, herritarrek, greban parte har dezaten. Hori horrela, grebari buruzko planteamendua osatuko dute bileretan, eta egin beharreko lanak banatuko dituzte. 

Sindikatuak beharrezkotzat jo du langile klasea grebara mobilizatzea, egun horrek erantzun "zabala" izan dezan espekulatzaileen, errentatzaileen eta "haien zerbitzura dauden politikarien" aurka. Hori horrela, herritar oro deitu dituzte asanbladan parte hartzera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide