Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) Erika Olaizola aktore azpeitiarra izendatu du 21. Besarkada sarietarako. Olaizola emakume aktore onenaren saria jasotzeko hautagaien zerrendan sartu du EABk, Kaka antzezlanean egindako lanari aitortza eginez.
Olaizolaz gain, beste lau aktore daude saria jasotzeko hautagaien artean: Aitziber Garmendia (Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?), Ane Pikaza (Adiorik ez), Ainara Gurrutxaga (Itzulera) eta Miren Alcala (Itzulera).
Euskal Aktoreen Batasunaren afiliazioak aktore horiek antzezlanetan, fizkiozko serieetan eta filmetan egindako interpretazio lanak nabarmentzen ditu. Sari banaketa ekitaldia azaroaren 16an egingo dute, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.