Ibil Bediren pase irekiarekin bukatuko dituzte Kulturazen 15. urteurreneko ospakizunak

Aitziber Arzallus

Hil da jenioa jardunaldietako une bat, atzo, Dinamoa sormen gunean. (Aitziber Arzallus)

Gaur, 12:30ean hasita, Soreasu antzokian izango da hori. Ibil Bedi taldeak Soreasun egindako sormen egonaldian ondutakoa herritarren aurrean erakutsiko du. 

Herenegun, Sanagustin kulturgunean egindako ekitaldiarekin, ekin zieten Kulturaz kultur kooperatibaren 15. urteurreneko ospakizun ekitaldiei. Atzo, goiz guztian, sorkuntza kolektiboaren inguruan hausnarrean aritu ziren Dinamoa sormen gunean, Hil da jenioa jardunaldietan, eta gaur eguerdirako antolatu dute ospakizun ekitaldietan azkena. Haiz zuzen ere, Ibil Bedi musika taldeak besteak beste Dinamoan bertan egindako egonaldian ondutako musika entzuteko aukera izango, pase irekian, Soreasu antzokian. 12:30ean hasiko da saioa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide