Donostian, Gasteizen, Bilbon, Iruñean, Donibane Garazin, Maulen nahiz Baionan, dozenaka herritar elkartu dira gaur eguerdian Euskal Herriko zazpi hiriburuetan, Gure Eskuren Zazpi jauziz, herri bat ekimenean parte hartzeko.
Aldarrikapena eta festa giroa uztartuta irten dira hiribuetako kaleetara eta plazetara hainbat lagun, Zazpi jauzi dantzatuz Euskal Herriaren "etorkizunerako jauzia" emateko eta "nazio sena biziberritzea" helburu, eta azpeitiarrek Donostian egin dute bat ekimenarekin.
(Argazkia: Azpeitiko Gure Esku)