Maiz anaiak eta Zelaia laugarren, kluben arteko Espainiako txapelketan

Andoni Elduaien

Ezkerrean, Maiz anaiak, eta zuriz, Zelaia, Julen Zialtzeta azkoitiarrarekin. (Utzitakoa)

Taldekako txapelketan laugarren postua erdietsi dute azpeitiarrek Donostiako Atletico San Sebastian taldearekin. Ibai Maizek 3.000 metroko lasterketa korritu du, eta 1.500 metrokoan haren anaia Jokinek. Josu Zelaiak, berriz, bi probatan parte hartu du.

20 urtez azpikoen kluben arteko Espainiako txapelketan parte hartu dute asteburuan Ibai eta Jokin Maiz anaiek eta Josu Zelaiak, Huescan (Espainia). Guztiak Donostiako Atletico San Sebastian taldearekin aritu ziren, eta laugarren postua lortu zuten.

Atletico San Sebastian taldeko Josu Zelaiak bi probatan parte hartu zuen: 4x100 erreleboetan, aurrenekoa postua erdietsi zuen (00.42,82), eta 200 metrokoan, bigarrena (00.22,61). Maiz anaiek, berriz, proba banatan korritu zuten: Ibaik 3.000 metroko lasterketan korritu zuen, eta bosgarren sailkatu zen (09.33). Jokin, berriz, laugarren helmugaratu zen 1.500 metroko proban (04.10). 

Julen Zialtzeta Xeye taldeko azkoitiarrak ere haiekin batera parte hartu zuen. 2.000 metrotako oztopoen proban lehiatu zen hura, eta hirugarren postuan sailkatu zen, lasterketa 06.50 denboran amaituta. Proba guztien batura aintzat hartuta, Atletico San Sebastian taldea laugarren sailkatu da Espainiako txapelketan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide