Odola emateko aukera izango da bihar

Julene Frantzesena

Odol poltsa hainbat.

16:30etik 20:30era izango dute herritarrek odola ateratzeko aukera, Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalean. Ohiko moduan, aurrez txanda hartu beharko da.

Herritarrek odola emateko aukera izango dute bihar, asteazkenez, Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak hileko hitzordua izango baitu. Odola atera nahi dutenek 16:30etik 20:30era izango dute horretarako aukera, Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalean (Mendizaliek tabernaren aurrean).

Odola emateko aurrez txanda hartu beharko da nahitaez, Internet bidez Gotatanta.org webgunean edo 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta. Herritarrei odola ematera animatzeko deia egin diete elkarteko kideek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide