Nogen taldearen kontzertua izango da larunbatean Sanagustinen

Julene Frantzesena

Jendetza Nogen taldearen kontzertuan Sanagustinen, duela bi urte. (Kulturaz)

Hamargarren urtemugaren bueltako kontzertu berezia eskainiko du taldeak zapatuan, 22:00etan hasita; oraindik eros daitezke zuzenekorako sarrerak. Lehengo astean iragarri zuen Nogenek ibilbidea bukatzea erabaki duela.

Hamargarren urtemugaren bueltako kontzertu berezia eskainiko du Nogen musika taldeak zapatuan, Sanagustin kulturgunean. Ospakizunetarako emanaldia izango da 22:00etan hasiko dena, nahiz eta aurreko astean iragarri zuen taldeak ibilbidea bukatzea erabaki duela. Larunbateko zuzenekorako sarrera batzuk badira oraindik salgai Kulturaz kooperatibaren webgunean, hamasei euroren trukean.

Datorren urtean disko bat kaleratuko du Nogenek, eta azken bira bat ere egingo du. Dena den, oraindik bukatzeko du urteurreneko bira taldeak. Larunbatean Azpeitian eta azaroan Iruñean izango dira musikariak zuzenekoak eskaintzen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide