Manex Beristainek 6 urtetik gorako haurrentzako ipuin kontaketa saioa eskainiko du azaroaren 3an, asteartearekin, Udal Liburutegian. 18:00etan hasiko da Tximeletaren bidaia izeneko emanaldia, eta umeek heldu batek lagunduta joan beharko dute saiora.
Dagoeneko eman daiteke saiorako izena, 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edo 688 81 55 06 telefono zenbakira mezua idatzita; azaroaren 2a, asteartea, izango da hitzordurako izena emateko azken eguna.