60 bat mendizalek osatu dute Ehunmilak Biraren azken etapa

Ihintza Elustondo

Ehunmilak ultra trail proba ezagunaren bidea osatzea proposatu du ikasturte honetan Lagun Onak mendi bazkunak, etapaz etapa. Otsailean hasi zuten ibilbidea, eta urrian osatu dute azken etapa, Elosua eta Azpeitia artekoa. 

Lagun Onak mendi bazkunak Ehunmilak Bira egitasmoa gauzatu du ikasturte honetan, etapaz etapa. Gutxi gorabehera hilean etapa bat eginez, ibilbide luze bat osatzea izan du xede egitasmoak, otsailean hasi eta urrira bitartean. Ehunmilak ultra trail proba ezagunaren bidea osatzea izan da helburua, eta ibilbide horren azken etapa osatu zuten joan zen larunbatean 60 bat mendizalek. Egun horretan, Elosua eta Azpeitia lotu zituzten mendizaleek. 25 kilometroko luzera eta 800 metroko desnibel positiboa izan zituen azken etapak. Egun osoko ibilaldia gauzatu zuten, eta behin ibilaldia eginda, gainera, afari batekin borobildu zuten txangoa, Mendizaliek tabernan. 

Mendizaleek guztira 171 kilometroko distantzia osatu dute. Hemen ikus daiteke etapaz etapa osatu duten ibilbidea:

  1. Otsailak 7. Azpeitia-Tolosa. 23 kilometro. Gailurrak: Gazume eta Hernio.
  2. Martxoak 7. Tolosa-Larraitz. 23 kilometro. 
  3. Apirilak 25. Larraitz-Lizarrusti. 16 kilometro. Gailurrak: Txindoki eta Ganboa.
  4. Maiatzak 23. Lizarrusti-Otzaurte. 20 kilometro. Gailurra: Intsusburu.
  5. Ekainak 20. Otzaurte-Beasain. 36 kilometro. Gailurrak: Aizkorri eta Aketegi.
  6. Irailak 19. Beasain-Elosua. 30 kilometro. Gailurra: Izazpi.
  7. Urriak 24. Elosua-Azpeitia. 25 kilometro. Gailurrak: Irukurutzeta eta Xoxote.

(Argazkiak: Lagun Onak mendi bazkuna)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide