Arreta Gabezia eta Hiperaktibitate Nahastearen Nazioarteko Eguna da gaur, urriaren 27a, eta egun horren harira Adahigi elkarteak antolatutako sentsibilizazio kanpainarekin bat egin du Azpeitiko Udalak. Hori dela eta, gaur iluntzean laranja kolorez argiztatuko dute Azoka Plazaren eraikina.
Elkarteak arreta gabezia eta hiperaktibitate nahastea duten pertsonen egunerokoan ulermenak, laguntzak eta ingurukoen jarrerak duten garrantziaz ohartarazi nahi du. Izan ere, haien hitzetan, ekintza txikiek lorpen handiak ekar ditzakete, bizitzako etapa guztietan behar diren euskarriak eskainiz. Hona hemen Adahigi-k gaurko egunaren harira kaleratu duen irakurketa.