Lasaoko bidegorrian komuna jarri du Azpeitiko Udalak, gutxi gorabehera, bidegorria eta gasolindegia lotzen dituen zubiaren parean. Orain arte ez zegoen komunik bidegorrian, eta herritarrek egindako eskaerari erantzunez jarri du azpiegitura berria udalak, jende ugari ibiltzen baita inguru horretan pasieran edo kirola egiten. Gaur amaitu dituzte instalazio lanak, eta dagoeneko erabilgarri dago komun berria. Udalak, guztira, 77.500 euro bideratu ditu komuna erostera eta jartzera, BEZa barne.