Azaroaren 11ko greba orokorra

Grebaren komitea osatzeko bilera egingo dute asteartean, Azoka Plazan

Ane Olaizola

Azoka Plazako goiko solairuko aretoa. (Guka)

Etxebizitzaren auziari aurre egiteko grebaren atarian, eragileek zein norbanakoek ekarpenak egiteko aukera izango dute batzarrean. 18:00etan elkartuko dira, Azoka Plazako goiko solairuko aretoan. 

ELA, LAB, ESK zein Steilas sindikatuek eta Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek deituta, etxebizitza eskubidearen alde egingo duten grebari lotutako komitea eratuko dute datorren asteartean, hilaren 3an, Azpeitian. Azoka Plazako goiko solairuko aretoan elkartuko dira 18:00etan, eta herriko eragileek nahiz norbanakoek ekarpenak egiteko aukera izango dute han. 

Etxebizitzaren auziaren aurrean, besteak beste, "espekulatzaileak desjabetzea, espekulazioarekin amaitzea eta etxebizitzaren gaineko planifikazioa" aldarrikatuko dute azaroaren 11ko greba egunean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide