Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea izango da gaur arratsaldean

Julene Frantzesena

Hainbat lagun iaz Sarek deitutako elkarretaratze batean. 

19:00etarako jarri du hitzordua Sarek, plazan. Hileko azken ostiraletako elkarretaratzeetan azken aurrekoa izango da gaurkoa; izan ere, Azpeitiko Sarek abenduan egingo du gisa horretako azken kontzentrazioa.

Sarek deituta, hileko azken ostirala izanik, gaur arratsaldean euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko elkarretaratzea izango da plazan. 19:00etan egingo dute kontzentrazioa, Denak etxera! lelopean.

Sarek Azpeitian hileko azken ostiralez egingo duen azken aurreko elkarretaratzea izango da gaurkoa. Izan ere, 26 urteko bidea egin ostean, abenduaren 24an, Gabon bezperan, egingo dute azken kontzentrazioa. Hileko azken ostiraletako egitasmoa hitzordu horrekin bukatuko du Azpeitiko Sarek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide