25 ekoizlek baino gehiagok jarri dituzte beren postuak gaur arratsaldean Azoka Plazan, izan ere ostiraletako baserritarren ohiko azokarekin bat eginez, Elikaguneak eta Biolur elkarteak antolatuta Azoka Ekologikoa egin dute. Besteak beste, pasta, barazkiak, esnekiak, ogia, gozoak, kontserbak, loreak, txerrikiak, eztia, zukuak, txakolina eta sagardoa erosteko aukera izan da salmenta postuetan.
Azokaz gainera, produktu ekologikoekin egindako pintxoak dastatzeko aukera izan da, sagardoarekin, sagar zukuarekin edota txakolinarekin lagunduta. Horrez gain, Koxinatuko Maitanerekin sukaldaritza saioa ere izan da. Haurrei zuzendutako ekintzarik ere ez da falta izan: Kalaka zurezko jolasekin ibiltzeko txokoa jarri dute, baita Ametsen Txokoarekin eskulanak egitekoa ere.