Udalak bihar hasiko ditu 2027ko aurrekonturako proposamenak jasotzeko bilerak

Nerea Uranga

Ekarpenak egiteko postontzia. (Azpeitiko Udala)

Datorren urteko udal aurrekontuaren proposamena prestatzeko herritarren iritziak, beharrak eta kezkak jasotzeko postontziak jarriko ditu udalak herriko sei gunetan bihartik aurrera. Horrez gain, 11 auzo bilera egingo ditu. Aste honetan bost bilera egingo ditu: bihar Alde Zaharreko, Oñatzko eta Lasaoko herritarrekin bilduko da eta ostegunean, Loiolakoekin eta Sanjuandegikoekin.

Datorren urterako udal aurrekontuen proposamena osatzeko lana hasi du udalak, eta lanketa horren barruan, herritarren iritziak, beharrak eta kezkak zeintzuk diren jakiteko postontziak jarriko edota bilerak egingo ditu, bihartik aurrera.

Bilerei dagokionez, 11 auzotako herritarrekin bilduko da bihartik hilaren 12ra bitartean. Aste honetan bost bilera egingo ditu: bihar, Alde Zaharreko, Oñatzko eta Lasaoko bizilagunekin elkartuko da, eta etzi, Loiolakoekin eta Sanjuandegikoekin. Bilera denak, 19:00etan hasiko dira. Bilera horietan auzoetako beharrez eta egindako lanez hitz egiteko aukera izango dute herritarrek.

Auzoetako bilerez gainera, herritarrek beren iritzia emateko edota ekarpenak nahiz proposamenak egiteko postontziak jarriko ditu udalak herriko sei gunetan, bihartik azaroaren 22ra bitartean: udaletxean, igerilekuan, liburutegian, Urrestillan, Jose Artetxe kalean eta Urbitarte auzoan egongo dira postontzi horiek. Bestalde, udalaren webgunearen bidez ere iritzia emateko edota ekarpena egiteko aukera izango dute herritarrek, lotura honetan sartuta.

Honakoak dira auzo bileren datak eta lekuak, eta denak 19:00etan hasiko dira:

  • Bihar, asteazkena. Alde Zaharra. Basazabalen.
  • Bihar, asteazkena. Oñatz. Elizako lokalean.
  • Bihar, asteazkena. Lasao. Auzo lokalean.
  • Etzi, osteguna. Loiola. Loiolako elkartean.
  • Etzi, osteguna. Sanjuandegi. Baigera tabernan.
  • Azaroak 9, astelehena. Aratz Erreka. Auzoko tabernan.
  • Azaroak 9, astelehena. Nuarbe. Auzo lokalean.
  • Azaroak 10, asteartea. Urrestilla. Jubilatuen lokalean.
  • Azaroak 10, asteartea. Elosiaga. Añota sagardotegian.
  • Azaroak 12, osteguna. Matxinbenta. Auzo lokalean.
  • Azaroak 12, osteguna. Landeta. Kiroldegian. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide