Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak gaurtik igandera bitartean ospatuko du Jubilatuen eta Pentsiodunen Astea. Gaur hasiko dituzte ekintzak, Sanjuandegiko Baigeran egingo duten bingo saioarekin. Aste osoan zehar izango dituzte jarduerak, era askotakoak gainera: magia ikuskizunak, irteerak, otorduak nahiz hitzaldiak. Horietako batzuetan parte hartzeko aurretik izena eman beharko da. Esaterako, azaroaren 6ko Nuarbeko irteeran parte hartzeko asteazkenerako, azaroaren 4rako, izena eman beharko da Baigeraren bulegoan.
Astea urtero moduan, igandean omenaldi bazkaria eginda bukatuko dute. Aurtengoan, 90 urteko 57 herritar omenduko dituzte; 21 gizon eta 36 emakume. Bazkari horretan, denera 173 lagun elkartuko dira Azoka Plazan, eta omenduek oroigarri bana jasoko dute.
Hona hemen aurtengo Jubilatuen eta Pentsiodunen Asteko egitaraua:
Gaur, astelehena
- 16:00. Bingo saioa, Baigera II tabernan.
Bihar, asteartea
- 18:00. Iagomagoren magia saioa, Baigera IIn.
- 18:00. Julen magoa, Baigera Ien.
Azaroak 4, asteazkena
- 09:00. Ormaiztegira eta Ordiziako azokara irteera. 14:30ean, bazkaria Mandubiko Bentan bazkalduko dute.
Azaroak 5, osteguna
- 16:30. Hitzaldia. Hizlariak: Nerea Gago eta Mariarro Alberdi Udal Gizarte Zerbitzuetako arduraduna eta teknikaria eta Luis Legorburu psikologoa.
- Ondoren, mokadutxoa, Baigera I tabernan.
Azaroak 6, ostirala
- 09:30. Nuarbera irteera, San Martin egoitzaren aurretik. Otargintza erakustaldia, Sokatira Museora bisita eta salda. Irteeran parte hartzeko izena azaroaren 4rako eman behar da Baigeraren bulegoan.
- 16:00. Bingo saioa, Baigera Ieko aretoan.
Azaroak 7, larunbata
- 09:00. Mendi irteera Madariaga-Aittolara. Ondoren, hamaiketakoa Aittola Zaharrean.
Azaroak 8, igandea
- 11:00. Hamaiketakoa, Baigera Ien.
- 12:30. Hildako bazkideen aldeko meza, parrokian.
- 14:15. Omenaldi bazkaria eta 90 urte betetzen dituztenei oroigarri banaketa, Azoka Plazan.