Burdinbidearen Euskal Museoak ordutegi berria du atzotik

Ane Olaizola

Lurrun trena, Burdinbidearen Euskal Museoan. (Guka)

Lurrun trenen zerbitzu erregularraren denboraldia amaituta, ordutegi berriarekin irekiko dituzte orain museoko ateak. Asteartetik larunbatera, goizez eta arratsaldez zabalduko dute, eta igandeetan zein jaiegunetan, goizez. 

Burdinbidearen Euskal Museoan amaitu da lurrun trenen zerbitzu erregularraren denboraldia, eta horrenbestez, museoak ordutegi berria du atzotik: asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era zabalduko dute, eta igandeetan zein jaiegunetan, 10:30etik 14:00etara artean; astelehenetan itxita egongo da. Museoko telefono zenbakia 943-15 06 77 da eta helbide elektronikoa museoa@euskotren.eus.

Museoak azpimarratu du Europako trenbide bildumarik "onenetakoa" jarri duela ikusgai bere azpiegituretan, eta mota guztietako ibilgailuak ikus daitezkeela han, hala nola lurrun tren makinak, dieselak, elektrikoak, automotorrak, tranbiak eta askotariko bagoiak. Horrez gain, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako makina erreminta "multzo osasunenetakoa" ere eskaintzen du museoak, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta tren erlojuen bildumarik "onenetakoa" ere badu, besteak beste. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide