Iagomagoren magia eta gaztaina erreak izango dira larunbatean Urrestillan

Iraia Oteiza

Iagomago iaz, Urrestillako Txikuri pilotalekuan. (Ihintza Elustondo)

Magia ikuskizuna 18:00etan hasiko da Txikuri pilotalekuan, eta ondoren gaztaina erreak banatuko dituzte bertaratutakoen artean.

Magiarekin eta gaztaina erreekin goxatuko dute larunbat arratsaldea Urrestillan. Urtero bezala, Iagomagoa izango da protagonista, 18:00etatik aurrera Txikuri pilotalekuan magia emanaldia eskainiko baitu. Trikimailuen ikuskizuna amaitu ostean, bertaratutakoek gaztaina erreak dastatzeko aukera izango dute, arratsaldeari amaiera gozoa emateko.

Ekitaldia Urrestillako Herri Lan Taldeak eta Urrestillako Festa Batzordeak antolatu dute elkarlanean, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Hala ere, urtero bezala, Urrestillarren auzolana izango da egitasmoa aurrera eramateko oinarri nagusia. Magia, gaztaina erreak eta auzoko giroa izango dira, beraz, larunbat arratsaldeko osagai nagusiak Urrestillan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide