Ekintzaz betetako hilabetea izango da azaroa ere Azpeitiko Ekoetxean, asteburuz asteburu antolatu dituzte ekintzak. Azaroaren 7an Egin zure gazta! esperientzia egingo dute Sakona-Komuntzo etxaldean, baina saio horretarako izen-ematea beteta dago.
Azaroaren 14an, berriz, helduei zuzendutako puntillismo tailerra egingo dute, Uraren osasunaz diharduten intsektuak gai hartuta, 10:30etik 13:30era, Ekoetxean. Puntillismo tailerrak artea eta zientzia uztartuko dituk ikasleak eta helduak ilustrazio zientifikora gerturatuz. Tailerra Ainhoa Lekuonak gidatuko du. Parte hartzea doan da, eta izena Ekoetxea.eus webgunearen bidez eman behar da.
Ekoetxeko azaroko tailerren egutegia:
- Azaroaren 7a. Egin zure gazta. Izen ematea beteta dago.
- Azaroaren 14a, larunbata. Puntillismo tailerra: uraren osasunaz diharduten intsektuak. 10:30etik 13:30era. Helduentzat. Izena honako loturan eman daiteke.
- Azaroaren 21a, larunbata. Diorama: ur-ekosistemen leihoa. 10:30etik 12:30era. 8 urtetik gorakoentzako. Izena honako loturan eman daiteke.
- Azaroaren 28a, larunbata. Sortu zure garbikari ekologikoa. 10:30etik 12:30era. Helduentzako. Izena honako loturan eman daiteke.
- Azaroak 29a, igandea. Hondakinen bilketa: ibaiarenak ez direna. 10:30etik 12:30era. Izena honako loturan eman behar da.