Gukak Irudhitzen lehiaketa antolatzen du datorren urteko egutegia osatzeko helburuarekin. Bi atal ditu lehiaketa horrek, irudiena eta hitzena, eta dagoeneko gauzatu du hedabideak lehen atala. Hori horrela, dagoeneko hautatuta daude egutegia osatuko duten hamabi argazkiak, baina, orain, horiei hitzak jartzea falta da. Beraz, iritsi da bigarren atalaren txanda, eta hautatutako hamabi argazki horiei hitzak jartzeko unea da.
Igandera arte bidal daitezke Irudhitzen lehiaketan parte hartzeko testuak. Epaimahaiak hamabi testu hautatuko ditu, egutegia osatuko duen irudi bakoitzarentzako bat, eta testu guztien artean, bat izango da irabazlea. Testu irabazlearen egileak 200 euroko saria eskuratuko du.
Honako hauek dira testuen atalaren oinarriak:
- Pertsona bakoitzak gehienez bost irudiri jarri ahal dizkio hitzak.
- Argazkia oinarri, norberak erabakiko du zertaz idatzi. Argazkiaz, horren gainean egindako hausnarketaz, irudiak eragiten dionaz, sentiarazten dionaz, horren inguruan pentsatzen duenaz eta abar.
- Gehienez 100 hitzeko testuak izan behar dute.
- Aipatu egin behar da zein argazkiri jarri zaizkion hitzak.
- Lehiaketan parte hartzen duten eta aukeratuak diren argazkiak eta testuak 2027ko Irudhitzen egutegian, webgunean eta kanal desberdinetan zabalduko dira.
- Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.
- Azaroaren 8a, igandea, izango da testuak bidaltzeko azken eguna.
- Honako helbidera bidali behar dira testuak: komunikazioa@ukt.eus.
Egutegia osatuko duten argazkiak Honako argazki hauek osatuko dute Gukaren 2027ko Irudhitzen egutegia:
1. Iñigo Olarte (Argazki irabazlea)

2. Jexus Artola
3. Jexus Artola

4. Jon Aizpuru

5. Marijo Urkizu Mendiola

6. Elixabet Egiguren

7. Jon Aizpuru

8. Juan Carlos del Pozo

9. Maier Gisasola

10. Xabi Arozena

11. Marijo Urkizu Mendiola

12. Roman Gurrutxaga
