Espainiako Gorteetarako bozak (2026)

Kontsulta daitezke azaroaren 29an hauteskunde mahaian egon behar dutenen izen-abizenak

Iraia Oteiza

Boto paperak mahai gainean. (Ihintza Elustondo)

Azpeitiko Udalak egindako zozketaren emaitzak ikusgai daude dagoeneko. Herritarrek mahaiburu edo bokal aritzea egokitu ote zaien jakin dezakete. 

Azaroaren 29ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan mahaietan aritzea egokitu zaien jakin dezakete dagoeneko herritarrek. Azpeitiko Udalak egin ditu hauteskunde mahaietako kide titularrak eta ordezkoak izendatzeko zozketak, eta emaitzak kontsultatzeko aukera zabalik dago.

Horretarako, udalaren webgunean sartu eta NA zenbakia adierazi beharko da. Hala, mahaian parte hartzea egokitu zaien ala ez jakin ahal izango dute herritarrek. Izendatutakoek, gainera, jakinarazpen ofiziala jasoko dute etxean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide