San Martin eguna izango da datorren asteazkena, azaroaren 11, eta festa egun horren izen bera duen Azpeitiko adinekoen egoitzan hainbat ekintza antolatu dituzte egun horren bueltarako. Asteazkenean bertan, mezarekin eta hamaiketakoarekin ekingo diote asteari, eta larunbatean ospatuko duten senideen egunarekin amaituko dute aste berezia. Hona hemen egitaraua:
Azaroak 11, asteazkena. San Martin eguna
- 10:30. Meza.
- 11:30. Hamaiketakoa.
- 17:00. Bingo berezia.
- 18:00. Musika emanaldia.
Azaroak 12, osteguna
- 11:00. Juan Antxieta musika eskolakoen emanaldia. Omenaldia egingo dute.
Azaroak 13, ostirala
- 11:00. Langile eta familiekin prestatutako gozoen dastaketa.
- 17:00. Adin Adin egitasmoaren barruan, Loidisaletxe eta Eneritz Artetxe bertsolariak ariko dira kantuan.
Azaroak 14, larunbata. Senideen Eguna.
- 11:30-12:30. Mokadua, Unai eta Imuntzo musikariekin.