Arnas aparatua zaintzeko xarabea egiten ikasteko tailerra emango du Garbiñe Larreak azaroaren 25ean Azpeitian. Etxeko guztiek erabiltzeko moduko prestakina izango da, eta garaiko sendabelarrak erabiliko dituzte hura egiteko. Gainera, eztitan hartzidura egiten ikasiko dute.
Argiak eta Elikaguneak elkarlanean antolatu dute ikastaroa, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Azaroaren 25ean, asteazkena, izango da tailerra, Azoka Plazan, 18:30etik 20:30era. Saioan parte hartu nahi dutenek lotura honetan eman behar dute izena.