Jon Guridi, euskal selekzioaren deialdian

Julene Frantzesena

Jon Guridi. (Sevilla)

Euskal selekzioak Venezuelaren aurka jokatuko du lagunarteko partida datorren larunbatean, Bilboko San Mames futbol zelaian, eta partida horretarako deialdian 22 jokalari sartu ditu Jagoba Arrasate entrenatzaileak. Tartean da Jon Guridi Sevillako jokalari azpeitiarra.

Euskal selekzioak datorren zapatuan, hilaren 14an, jokatuko du Venezuelaren aurkako lagunarteko partida, eta Jagoba Arrasate entrenatzaileak eman du dagoeneko deialdiaren berri. Hain zuzen ere, 22 jokalari sartu ditu hark partidarako deitutakoen zerrendan, eta tartean da Jon Guridi Sevillako jokalari azpeitiarra.

Bilboko San Mames futbol zelaian izango da lehen Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 90. urteurrenaren harira antolatu duten neurketa. Euskal selekzioaren deialdian Espainiako Ligako, Ingalaterrako Ligako nahiz Italiako Ligako jokalariak sartu ditu Arrasatek. Berriatuako entrenatzailearekin izango da aulkian, gainera, Mikel Labaka azpeitiarra, euskal selekzioko bigarren entrenatzailea baita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide