Magia ikuskizuna eta gaztainak, arratsaldea borobiltzeko

Julene Frantzesena

Dozenaka lagun elkartu ziren atzo arratsaldean Txikuri pilotalekuan, Iagomagoren emanaldia tarteko. Gero, gaztaina erreak jan zituzten plazara joandakoek.

Arratsalde paregabea igarotzeko aukera izan zuten herritarrek atzo Urrestillan. Izan ere, urtero legez, Herri Lan taldeak eta Festa Batzordeak antolatuta, iluntzean gaztaina janaz gozatu zuten dozenaka herritarrek. Aurretik, baina, umeak eta ez hain umeak txundituta utzi zituen Iagomagoren ikuskizunak. Izan ere, mago azpeitiarrak askotariko trikimailuak egin zituen Txikuri pilotalekura joandako herritarren harridurarako. Saio hori bukatzean, herritarrek gaztain erreak dastatu zituzten plazan.

(Argazkiak: Julene Frantzesena eta Mailo Oiarzabal)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide