Osasunaz nahiz presio estetikoaz hausnartu dute pote filosofikoaren hitzorduan

Julene Frantzesena

Hainbat lagun joan zen asteazkenean, Sanagustinen egindako pote filosofikoan. (Kulturaz)

Maddi Etxeberria andoaindarrak gidatu zuen joan zen asteazkeneko saioa, eta hainbat lagun aritu ziren solasean, Sanagustin kulturgunean. Kulturaz kooperatibak Txinparta filosofia elkartearen laguntzarekin antolatzen ditu hitzorduok. 

Zer da gorputz osasuntsu bat? gai hartuta, joan zen asteazkenean hainbat lagun elkartu ziren Sanagustin kulturgunean, pote filosofikoa egitasmoaren barruko hitzorduan. Maddi Etxeberria andoaindarrak gidatu zuen saioa, eta osasunaz nahiz presio estetikoaz hausnartu zuten hara joandakoek. 

Txinparta filosofia elkartearen laguntzarekin antolatzen du pote filosofikoa Kulturaz kultur kooperatibak. Gai baten bueltan aritua den norbait gonbidatzen dute hilero, hark oinarria jar dezan eta herritarrek horren gainean eztabaida dezaten. 

Honako lotura honetan ikus daitezke pote filosofikoaren asteazkeneko hitzorduko argazkiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide