Gipuzkoako txapeldun izan dira Ilunpeko Artetxe eta Egiguren pilotariak

Nerea Uranga

Artetxe eta Egiguren pilotariak, larunbatean lortutako txapelarekin. (Ilunpe)

Gipuzkoako Binakako Ezker Hormako Txapelketako lehen mailako finala irabazi dute Ilunpeko pilotariek. Larunbat goizean jokatu zuten finala Lapkekoen kontra.

Ilunpe elkarteko Jokin Artetxe eta Iker Egiguren pilotariek Gipuzkoako Ezker Hormako Txapelketaren Nagusien Lehen Mailako finala irabazi zuten larunbat goizean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Ilunpeko pilotariek Lapke 2ko Armaolearen eta Goibururen kontra jokatu zuten, eta 22-16 eginda lortu zuten txapela.

Gipuzkoako Ezker Hormako Txapelketaren finalak osorik ikus daitezke Gipuzkoako Pilota Federazioaren honako loturan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide