Gaur ere eskola antzerkiko ikasleak izan dira Soreasu antzokiko agertokian. Azpeitiko 44. Euskal Antzerki Topaketen egitarauaren barruan, etxekoen txanda izan da. Izan ere, Azpeitiko antzerki eskolako ikasleek Bum! eta Supers lanak eraman dituzte oholtzara.
Atzo Errezilgo San Martin herri eskolako nahiz Bermeoko (Bizkaia) Sagrado Corazon ikastetxeko ikasleen txanda izan zen, eta etzi, ostegunez, nahiz ostiralean ere izango dira ikasleen emanaldiak. Hain zuzen ere, ostegunean Azpeitiko aktore gazteen talde batek Harria lana taularatuko du, eta ostiralean, berriz, Amezketako (Gipuzkoa) Zumadi ikastetxekoen txanda izango da.