Azaroaren 11ko greba orokorra

Azpeitiko hainbat eragilek eta norbanakok bat egin dute biharko greba deialdiarekin

Erredakzioa

Elkar-ekin, Azpeitiko Gaztetxea, Itaia, ELA, LAB, Azpeitiko Feministen Sarea, Kontseilu Sozialista eta GKS batu dira greba deialdira, besteak beste. Hamaika izan dira greba egingo dutela jakinarazi duten saltoki eta tabernak.  

Etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorra izango da bihar, azaroak 11, Hego Euskal Herrian, eta deialdiarekin bat egin dute Azpeitiko hainbat eragilek. Besteak beste, greba komitean parte hartu dute Elkar-ekin, Azpeitiko Gaztetxea, Itaia, ELA, LAB, Azpeitiko Feministen Sarea, Kontseilu Sozialista eta GKS eragileek. Horiez gain, hainbat norbanakok ere babestu du greba.

Oinarrizko hiru aldarri ditu biharko greba deialdiak: espekulatzaileak espropiatu, espekulazioa debekatu eta etxebizitza behar sozialen arabera planifikatu. 

Azpeitian arratsalden egingo dute eguneko mobilizazio nagusia, 18:00etan, Azpeitiko plazatik abiatuta. Greba babestu duten eragileek manifestazioan parte hartzera animatu dituzte herritarrak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide