Pikete informatiboetarako hitzordua 09:00etan plazan jarri zuten arren, aurrez, eguna argitzerako, industrialdez industrialde ere ibili dira piketeak, lanean ari ziren enpresetako langileei gaurko greba orokorrera bat egiteko arrazoiak azaltzen. Azkoitiko eta Azpeitiko industrialdeetan ibili dira horiek, eta Lasaoko Anardin zirela, Ertzaintzak atzeman ditu hamar lagun. Atxikita izan ditu pixka batean, eta ondoren, identifikatzera behartu ditu.