Azaroaren 25a

Azaroaren 25a antolatzeko bilera egingo du Itaiak bihar, Basazabalen

Andoni Elduaien

Azaroaren 25ean Itaiak kalerik kale egin zuen mobilizazioa. (Nerea Uranga)

Basazabal jauregian egingo dute batzarra, 18:00etan. Indakeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna, Azaroaren 25a, antolatzeko egingo dute bilkura.

Indarkeria matxistaren aurkako borroka "lehen lerroan" jartzeko asmoz, Urola Erdiko Itaiak bilera egingo du bihar, ostirala, Basazabal jauregian. "Kaleko mobilizazioa eta antolakuntza indartzea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu, diskurtso matxistei eta faxistei aurre egiteko", azaldu dute.  

Asmo horri eutsiz, eta Indakeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna antolatzeko, bilera irekia egingo dute Basazabal jauregian (18:00).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide