Gaur da azken eguna Errigoraren 2026ko udazkeneko kanpainako eskaerak egiteko. Hiru saski mota eskainiko dituzte: saski beltza (60 euro), saski berdea (ekoizpen ekologikoa, 65 euro) eta saski gorria (75 euro). Saski bakoitzak Nafarroa hegoaldeko produktu desberdinak biltzen ditu, hala nola olioa, piperrak, zainzuriak, ardoa, gazta eta gozoak. Gainera, gehigarri gisa, landa daitezkeen orriekin osatutako egutegi berezi bat eskura daiteke 10 euroren truke; horietatik 5 euro Lodosako Ibaialde ikastolari bideratuko dizkiote, "Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza sailaren erabakien ondorioz bizi duen egoera ekonomiko zailari aurre egiten laguntzeko".
Gaur, azaroaren 12a, eskaerak egiteko azken eguna da. Eskaera horiek errigora.eus webgunearen bidez egin daitezke, edo herrietako arduradunei eskuorria beteta emanez. Abenduaren 4tik aurrera, Elkargunean eta Azpeitiko Ikasberri ikastolan jaso ahalko dira saskiak, beren ohiko ordutegietan.