Bihar arratsaldean zozkatuko dituzte Domusa Teknik 40 MLK eta 15 MLK probetarako dortsalak. 18:30ean egingo dute zozketa, Sanagustin kulturgunean, eta Gukaren Azpeitiko webgunean ere jarraitu ahal izango da zuzeneko emankizuna.
Orotara, 2.013 lagunek eman dute bi probetarako izena: 791 lasterkarik 40 MLK-erako eta 1.201ek 15 MLK-erako –955 gizonek eta 246 emakumek–. Ondorioz, izena eman duten lagunen erdiek baino gutxiagok parte hartu ahal izango dute lasterketetan; izan ere, bihar proba luzerako 550 dortsal zozkatuko dituzte, eta laburrerako 400 –200 emakumeentzat eta 200 gizonentzat–.
Zozketarako zenbakien zerrenda, berriz, Domusa Tekniken webgunean ikus daiteke.