Gipuzkoako Elikagaien Bankuak bilketa handia egingo du herriko supermerkatuetan bihar, ostirala, eta etzi, zapatua. Urteko elkartasun kanpainarik garrantzitsuena izan ohi uda udazkenekoa Gipuzkoako Elikagai Bankuarentzat, eta hori hala, denda eta supermerkatu askotan arituko dira boluntarioak herritarren ekarpenak jasotzen.
Herrian zehar dauden supermerkatuetan izango dira gobernuz kanpoko erakunde horretako boluntarioak herritarren ekarpenak jasotzen, 09:00etatik 21:00etara. Herritarrei ere dei berezia egin nahi izan diete gobernuz kanpoko erakunde horretakoek, beren ekarpena egin dezaten; elikagaiak edota diruz lagundutako bonuak eman ahal izango dituzte.