Artetxek eta Loidisaletxek bertsotan jarri dute San Martin egoitza

Ihintza Elustondo

Eneritz Artetxe eta Juan Jose Eizmendi 'Loidisaletxe II' bertsolariak aritu dira kantuan gaur arratsaldean San Martin egoitzan, San Martin Asteko ospakizunen barruan.

Adineko pertsonen gaitasun kognitiboak, memoria eta parte hartzea bertsotarako zaletasunaren bidez suspertzeko helburuz, Eneritz Artetxe eta Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe bertsolariak bertsotan aritu dira gaur, ostirala, San Martin egoitzan.

Herriko egoitza aste honetan ospatzen ari den San Martin Asteak eta Lanku kultur zerbitzuen Adin-adin egitasmoak bat egin dute gaur, eta hala, azkoitiarra eta errezildarra egoiliarren aurrean aritu dira kantuan. Giro ederra sortu dute bi lagunek egoitzan, eta txaloz eskertu diete adinekoei bertsolariei bertsoaldi bakoitza. Amaieran, gainera, Lankukoek koadernotxo bat oparitu diete egoiliarrei; atsegin handiz jaso dute haiek oparia. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide