Beruan garaile, Lasaoko sanmartinei ekiteko egin duten sagardo dastaketan

Ihintza Elustondo

Atzo jaurti zuten Lasaon festen hasierako txupinazoa, eta, ondoren, auzoko zazpi sagardogileren edaria dastatzeko aukera izan zen. Bigarren, Mendibilko sagardoa sailkatu zen, eta hirugarren, Alberdingoa.  

Azpeitia eta Zestoa arteko Lasao auzoan atzo, ostiralez, murgildu ziren San Martin jaietan. 20:30ean jaurti zuten festen hasierako txupinazoa, eta, ondoren, auzoko sagardoen dastaketa egin zuten, pintxoekin lagunduta. Lasaoko zazpi sagardogileren edaria dastatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek, eta denen artean, Beruan izan zen garailea. Bigarren, Mendibilko sagardoa sailkatu zen, eta hirugarren, Alberdingoa.  

Gaur, larunbata, jarraituko dute festarekin Lasaon. Hona hemen egitaraua:

  • 11:00. Meza.
  • 11:30. Hamaiketakoa auzoko adinekoekin. Trikitilariak: Itzeder eta Txibilter.
  • 13:30. Haur eta gaztetxoen txupinazoa. Segidan, buruhandiak.
  • 14:00. Haur eta gaztetxoen bazkaria.
  • 15:30. Auzotarren arteko mus txapelketa.
  • 16:00. Puzgarriak frontoian.
  • 20:30. Bertso-afaria. Bertsolariak: Andoni Egaña eta Amets Arzallus; trikitilariak: Hitzeder eta Txibilter.

(Argazkiak: Utzitakoak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide